Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 3:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta Isbosethec hitz bat ecin ihardetsi cioen, ceren haren beldur baitzen.

12. Abnerrec beraz mandatariac igorri ciozcan Dabidi, haren orde ciotenac: Norena da lurra? eta erran ceçatençat: Adisquidança enequin eguiçu, eta ene escua çurequin içanen da, eta çure gana bihurraracico dut Israel gucia.

13. Dabidec ihardetsi çuen: Ederqui; çurequin adisquidança eguinen dut; bainan gauça bat galdatzen darotzut, diodalaric: ez duçu ene beguithartea ikusico, erakar deçaçun artean Micol Saulen alaba; eta hola ethorrico çare eta ikusico nauçu.

14. Eta Dabidec berri-eramaileac igorri ciozcan Isbosethi, Saulen semeari, cioelaric: Bihur darotaçu Micol ene emaztea, ezconçaz içatu dudana Filistindarren ehun buztan-moco truc.

15. Isbosethec igorri çuen beraz haren bilha, eta kendu cioen bere senhar Phaltieli, Laisen semeari.

16. Eta Phaltiel bacihoaquion nigarrez ondotic Bahurimeraino; eta Abnerrec erran cioen hari: Habil eta itzul hadi. Phaltiel itzuli cen.

17. Abnerrec halaber solasa eman cioten Israelgo çaharrei, cioelaric: Atzo nola herenegun nahi cinduten Dabid erreguina cedin çuen gainean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 3