Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 24:9-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Joabec erregueri eman cioen beraz populuco nombrearen kondua, eta kausitu ciren Israeldic, çorci ehun mila guiçon, ezpata cerabilcatenac; eta Judatic, borz ehun mila gudulari.

10. Bada, bihotzac eguin cioen Dabidi, populua kondatua içan cen ondoan, eta Dabidec erran cioen Jaunari: Bekatu handia eguin dut hortan; bainan othoi, Jauna, barka çaçu çure cerbitzariaren gaizquia, ceren çoroqueria handiz eguin içan baitut.

11. Eta Dabid jaiqui cen goicean, eta Jaunac bere hitza ençunaraci cioen Gad profetari, Dabiden ikusleari, cioelaric:

12. Çoaz eta erroçu Dabidi: Hau dio Jaunac: Hirur içurritaric hauta emana çaitzu; hequietaric bat, nahi duçuna hauta çaçu, igor deçaçudan.

13. Dabiden gana ethorriric, Gad huneletan minçatu citzaioen: Edo çazpi urthez gosetea ethorrico çaitzu çure lurrera; edo hirur hilabethez ihes ibilico çare çure etsaien aitzinean, eta hequiec ondotic içanen ditutzu; edo içurritea hirur egunez içanen da çure lurrean. Orai beraz çure gogoetac eguizquitzu eta ikusaçu cer ihardetsico diodan bidali nauenari.

14. Eta Dabidec Gadi erran cioen Hesturetan naiz; bainan hoberena da eror nadien Jaunaren escuetara (ecen urricalpen handiac dira haren baithan), guiçonen escuetara baino.

15. Eta Jaunac içurritea Israelera igorri çuen goicetic ephe bereci gucico, eta populutic hil ciren, Danetic Bersabeeraino, hirur hogoi eta hamar mila guiçon.

16. Eta Jaunaren aingueruac bere escua Jerusalemen gainera hedatu çuenean haren xahutzeco, Jauna urricaldu citzaioen hango atsecabeari, eta populua jotzen çuen aingueruari erran cioen: Asqui da; iducaçu orai çure escua. Bada Jaunaren ainguerua Areuna Jebusearraren larraineco ondoan cen.

17. Eta Dabidec ikusi çuenean ainguerua populuaren jotzen, erran cioen Jaunari: Ni naiz bekatu-eguilea, nic eguin dut gaizqui; hauquiec ardi batzu dira, cer eguin dute? itzul bedi, othoi, çure escua ene contra, eta ene aitaren etchearen contra.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 24