Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 24:17-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

17. Eta Dabidec ikusi çuenean ainguerua populuaren jotzen, erran cioen Jaunari: Ni naiz bekatu-eguilea, nic eguin dut gaizqui; hauquiec ardi batzu dira, cer eguin dute? itzul bedi, othoi, çure escua ene contra, eta ene aitaren etchearen contra.

18. Bada, Gad egun hartan ethorri cen Dabiden gana eta erran cioen: Igan çaite eta aldare bat Jaunari eguioçu Areuna Jebusearraren larrainean.

19. Eta Dabid igan cen, Jaunac Gadi manatu hitzaren arabera.

20. Areunac beguiraturic, ikusi cituen erregue eta haren cerbitzariac heldu citzaizcoela.

21. Eta ilkiric, beguithartez lurrera agur eguin cioen erregueri, eta erran çuen: Nolaz heldu da ene jaun erreguea bere cerbitzaria gana? Dabidec ihardetsi cioen: Heldu naiz çure larrainaren erostera eta Jaunari aldare baten eguitera, gueldi dadiençat populuan dabilan heriotzequeta.

22. Areunac erran cioen Dabidi: Har beça ene jaun erregueac, eta atseguin duen beçala esqueint beça: horra idiac holocaustaco, orgac eta idi-uztarriac egurçat.

23. Erregue Areunac guciac eman ciozcan erregueri eta Areunac erregueri erran cioen: Çure Jainco Jaunac onhets beça çure botua.

24. Erreguec ihardetsi cioen: Ez çuc nahi duçun beçala, bainan dirutan erosico darozquitzut, eta ez diot ene Jainco Jaunari holocausta urruric escainico. Dabidec erosi cituen beraz larraina eta idiac berrogoi eta hamar siclo cilharrezcotan.

25. Dabidec aldare bat han alchatu cioen Jaunari, eta escaini ciozcan holocaustac eta baquezco bitimac. Jauna lurrari beguithartez jarri cen, eta içurria gueldiaraci çuen Israeldic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 24