Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 24:15-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta Jaunac içurritea Israelera igorri çuen goicetic ephe bereci gucico, eta populutic hil ciren, Danetic Bersabeeraino, hirur hogoi eta hamar mila guiçon.

16. Eta Jaunaren aingueruac bere escua Jerusalemen gainera hedatu çuenean haren xahutzeco, Jauna urricaldu citzaioen hango atsecabeari, eta populua jotzen çuen aingueruari erran cioen: Asqui da; iducaçu orai çure escua. Bada Jaunaren ainguerua Areuna Jebusearraren larraineco ondoan cen.

17. Eta Dabidec ikusi çuenean ainguerua populuaren jotzen, erran cioen Jaunari: Ni naiz bekatu-eguilea, nic eguin dut gaizqui; hauquiec ardi batzu dira, cer eguin dute? itzul bedi, othoi, çure escua ene contra, eta ene aitaren etchearen contra.

18. Bada, Gad egun hartan ethorri cen Dabiden gana eta erran cioen: Igan çaite eta aldare bat Jaunari eguioçu Areuna Jebusearraren larrainean.

19. Eta Dabid igan cen, Jaunac Gadi manatu hitzaren arabera.

20. Areunac beguiraturic, ikusi cituen erregue eta haren cerbitzariac heldu citzaizcoela.

21. Eta ilkiric, beguithartez lurrera agur eguin cioen erregueri, eta erran çuen: Nolaz heldu da ene jaun erreguea bere cerbitzaria gana? Dabidec ihardetsi cioen: Heldu naiz çure larrainaren erostera eta Jaunari aldare baten eguitera, gueldi dadiençat populuan dabilan heriotzequeta.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 24