Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 23:2-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Jaunaren izpiritua ene ahoz minçatu da, haren hitzac ene mihian içatu dira.

3. Israelgo Jaincoa minçatu çait, Israelgo hazcarrac erran darot: Çucentasunean eta Jaincoaren beldurrean erreguina bedi guiçonen gainean erreguinatzen dena.

4. Iduri argui-beguia, iguzquia jaiquitzen denean, goicean lanhoric gabe dirdiratzen du, uritean lurretic sorcen den belharra du iduri.

5. Ene etchea Jaincoa baithan etzen hambatecoa, Jaunac enequin eguin ceçançat patu bat bethierecoa, gucien artean sendoa eta ecin kordocatua. Ecen hura içan da ene gueriça gucia, eta ene nahia; eta nahicunderic ez dut içan, burutu ez dudanic.

6. Bainan legue hausleac iraicico dira escuz kencen ez diren elhorriac beçala.

7. Eta norbaitec hequiec uquitu nahi baditu, escura har betza burdin-haiotza eta çurezco macoa, eta sutan eçarriric laharrac erreac içanen dira ezdeustu arteo.

8. Huna Dabiden hazcarren icenac. Alkian jarcen cena, hiruren arteco buruçagui guciz çuhurra, çureco biphi guciena iduri çuelaric, çorci ehun guiçon hil cituen oldar-aldi batez.

9. Haren ondotic, haren aitaldeco osabaren semea, Eleaçar Ahoharra, Filistindarrec escarnio eguin çutenean, eta guducatzeco bildu cirenean Dabidequin ciren hirur hazcarren erdicoa.

10. Eta Israelgo guiçonei nausitu cirenean, bera guelditu cen eta Filistindarrac jo cituen, escua ethendu arteo, ezpataren gainean gogortu citzaioen arteo; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen egun hartan; eta populu ihes goan cena, bihurtu cen hilei buluzquinen kencera.

11. Haren ondotic heldu cen Sema, Ayeren semea, Araricoa. Filistindarrac bildu ciren campetara: bacen han landa bat dilistaz bethea; eta populuac Filistindarren aitzinetic ihes eguin çuenean,

12. Hura guelditu cen landaren erdian, çaindu çuen eta jo cituen Filistindarrac; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 23