Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 23:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Hura guelditu cen landaren erdian, çaindu çuen eta jo cituen Filistindarrac; eta Jaunac itzurpen handia eguin çuen.

13. Berce behin lehenago jautsi ciren hirurac, hogoi eta hamarren artean lehembicico cirenac, eta uztaroan Dabiden gana ethorri ciren Odolamgo cilhora, eta Filistindarrac ciren campatuac Diganteen haranean.

14. Dabid gazteluan cen; eta orduan Filistindarren campac Bethlehemen ciren.

15. Dabidec guticia bat içatu çuen, eta erran çuen: Oi norbaitec eman baleçat Bethlehemgo athearen aldean den urteguico uretic edatera!

16. Hirur hazcarrac jauci ciren beraz Filistindarren campetara, atheratu çuten ura Bethlehemgo urteguitic, athearen aldean cenetic, eta Dabidi ekarri cioten; hunec ordean etzuen nahi içan edan, bainan Jaunari ixuri çaroen,

17. Cioelaric: Jaunac beguira beneça horren eguitetic! edan behar othe nuque goan diren guiçon horien odola eta biciaren mentura? Etzuen beraz edan nahi içatu. Hori eguin çuten hirur guciz hazcarrec.

18. Eta Abisai, Sarbiaren seme Joaben anaia, cen hiruren buruçagui. Harec alchatu çuen bere lança hirur ehun guiçonen contra eta hil cituen. Aiphu handitan cen hiruren artean,

19. Deithatuena hiruren artean, eta hequien buruçaguia, bainan hirur lebembicico hequien bardinera etzen heldu içan.

20. Banaias Capseelgoac, guiçon guciz hazcar Joiadaren semeac, eguinça handiac atheratu cituen: berac hil cituen Moabeco bi lehoinac; eta elhurte batez, urtegui baten erdira jautsiric, lehoin bat hil içan çuen.

21. Harec berac hil çuen eguiptoar guiçon bat, ikustecoa cena eta lança escuan çaducana. Eguiptoarrari goanic cigor bat escuan, lança borchaz kendu cioen, eta bere lançaz hil içan çuen.

22. Horiec eguin cituen Banaiasec, Joiadaren semeac.

23. Eta aiphatua cen hogoi eta hamarren arteco hirur hazcar deithatuenetan: halere etzen heldu lehembicico hiruretara, Dabidec hartu çuen bere conseilari ixilçat.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 23