Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 21:16-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Jesbibenob, Arapharen odolecoa, ceinaren haizcoraco burdinac phisu baitzituen hirur ehun unça, eta ceinac ezpata berria baitzuen guerrian, abiatu cen Dabiden jotzera.

17. Bainan Abisai, Sarbiaren semea, lagunçara ethorri citzaioen, eta Filistindarra jo eta hil çuen. Orduan Dabiden guiçonec cin eguin çuten, ciotelaric: Oraidanic etzare guehiago gurequin guerlara ilkico, iraungui ez deçaçun Israelgo arguia.

18. Bi arren guerla bat ere Goben içan cen Filistindarren contra: orduan Sobocai Husaticoac jo çuen Saph Arapharen erroticacoa, diganteen odoletic.

19. Hirugarren guerla bat içan cen oraino Goben Filistindarrequin, han Saltusen seme Adeodatoc, Bethleemtar ehaileac hil baitzuen Goliath Jetharra, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri.

20. Laugarren guerla Jethen içan cen. Han içan cen guiçon bat tantaia, ceinac sei erhi baitzituen escuetan eta çangoetan, erran nahi baita, hogoi eta lau erhi, eta cen Arapharen odolecoa.

21. Eta burhocatu çuen Israel; bainan Jonathanec Dabiden anaia Samaaren semeac hil içan çuen.

22. Horiec laurac Arapharen ganic sorthuac ciren Jethen, eta erori ciren Dabiden eta haren cerbitzarien escuen azpian.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 21