Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 21:14-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ehorci cituzten Saulen eta haren seme Jonathasen heçurrequin Benjamingo lurrean, elkarren aldean, Cis, Saulen aitaren hobian; eta erreguec manatu guciac eguin cituzten, eta guero Jaincoa berriz lurrari beguithartez jarri cen.

15. Bada, Filistindarren gudua berritu cen Israelen contra. Dabid jautsi cen, eta haren cerbitzariac harequin, eta guduca hall ciren Fililindarren contra. Dabid ahitzen hari celaric,

16. Jesbibenob, Arapharen odolecoa, ceinaren haizcoraco burdinac phisu baitzituen hirur ehun unça, eta ceinac ezpata berria baitzuen guerrian, abiatu cen Dabiden jotzera.

17. Bainan Abisai, Sarbiaren semea, lagunçara ethorri citzaioen, eta Filistindarra jo eta hil çuen. Orduan Dabiden guiçonec cin eguin çuten, ciotelaric: Oraidanic etzare guehiago gurequin guerlara ilkico, iraungui ez deçaçun Israelgo arguia.

18. Bi arren guerla bat ere Goben içan cen Filistindarren contra: orduan Sobocai Husaticoac jo çuen Saph Arapharen erroticacoa, diganteen odoletic.

19. Hirugarren guerla bat içan cen oraino Goben Filistindarrequin, han Saltusen seme Adeodatoc, Bethleemtar ehaileac hil baitzuen Goliath Jetharra, ceinaren lançaco çura baitzen ehaileen ceihermena iduri.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 21