Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 21:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halaber Dabiden egunetan, hirur urthez lerroan gosete bat guerthatu cen, eta Dabidec consultatu çuen Jaunaren oraclea. Jaunac ihardetsi çuen: Hori da Saulen gatic eta haren etche odolcoia gatic, hil dituelacotz Gabaontarrac.

2. Beraz erreguec Gabaontarrac deithuric, erran çaroeten, (bada Gabaontarrac etziren Israelgo semeen etsaiac, bainan Amorhear ondar batzuec, eta Israelgo semeec cin eguin içan çaroeten, eta Saulec karrez, jo nahi içan cituen, Israelgo eta Judaco semeen ordez beçala.)

3. Dabidec erran çaroeten beraz Gabaontarrei: Cer eguinen darotzuet eta cer içanen da çuen bidegabearen medeapena, benedica deçaçuençat Jaunaren primança?

4. Gabaontarrec ihardetsi çaroeten: Ez dugu bilhatzen ez cilharric ez urheric, bainan Saul eta haren etchea ditugu bilhatzen, eta ez dugu nahi Israeldic guiçon bat içan dadien hila. Erreguec erran çaroeten: Cer nahi duçue beraz eguin deçaçuedan?

5. Hauquiec ihardetsi çaroeten erregueri: Bidegabequi lehertuac eta ehoac erabili gaituen guiçona xahutu behar dugu, bat bakarra haren odolecoric gueldi ez dadien Israelgo muguen barnean,

6. Eman bequizquigu çazpi guiçon haren semeetaric, gurutzefica detzogun Jaunari Gabaa Saulenean, lehenago Jaunaren hautatua içatu denarenean. Eta erreguec erran çuen: Emanen ditut.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 21