Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 20:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta hirico emaztequi çuhur batec oihu eguin çuen: Adi çaçue, adi çaçue; erroçue Joabi: Hurbil çaite hunat eta minçatuco naiz çurequin.

17. Joab emaztequiari hurbildu cenean, erran cioen hunec: Joab çare? Eta Joabec ihardetsi cioen: Ni. Emaztequia hunela minçatu citzaioen: Adi çatzu çure nescatoaren hitzac. Harec ihardetsi cioen: Aditzen dut.

18. Eta berriz emaztequiac erran çuen: Hau cioen erran-çahar batec: Galdeguiten dutenec, Abelan galda beçate; eta horrela goaten ciren.

19. Ez othe naiz, ni eguia Israelen ihardesten dudana? eta çuc bilhatzen duçu hiriaren eragoztea eta ama bat Israelen xahutzea? Certaco errecara arthiquitzen duçu Jaunaren primança?

20. Joabec ihardetsi cioen: Urrun, urrun hori ni ganic; ez dut ez errecaratzen, ez-eta eragozten.

21. Gauça ez da hola, bainan Efraimgo mendico guiçon batec, Sebac, Bocriren semea deitzen denac, bere escua alchatu du Dabid erreguearen contra: hura bakarra iguçue, eta hiritic guibelerat eguinen dugu. Eta emaztequiac Joabi erran cioen: Huna, bada, haren burua harrasitic arthiquico çaitzu.

22. Emaztequia goan cen beraz populu guciaren erdira, eta çuhurqui minçatu citzaioeten; eta Sebaren, Bocriren semearen burua mozturic, arthiqui cioten Joabi. Hunec turuta jo çuen, eta hiritic guibelerat goan ciren eta ceinec bere olhara eguin çuen: Joab, berriz, Jerusalemera itzuli cen erregueren gana.

23. Joab içan cen beraz Israelgo armada guciaren buruçagui; Banaias, Joiadaren semea Ceretharren eta Pheletharren buruçagui;

24. Aduram, berriz, leinuetaco buruçagui; Josafat, aldiz, Ahiluden semea, agueriez cargutua;

25. Siba, berriz, iscribau; arren Sadoc eta Abiathar, aphez;

26. Eta Ira Jairtarra cen Dabiden aphez.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 20