Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 20:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guerthatu ere cen han bacela Belialen guiçon bat, Seba deitzen cena, Bocriren semea, Jeminitarra; eta turuta jo çuen, eta erran: Dabiden baithan ez dugu pharteric, ez-eta primançaric Isairen semearen baithan. Israel, itzul hadi hire olhetara.

2. Eta Israel gucia Dabiden ganic bereci cen, eta Sebari, Bocriren semeari jarraiqui içan cen. Bainan Judaco guiçonac beren erregueari iratchiquiac egotu ciren Jordanetic Jerusalemeraino.

3. Eta erregue heldu içan cenean bere etchera Jerusalemera, hartu cituen bere hamar ohaideac, etchearen çain utzi içan cituenac, toqui hersi batean eçarri cituen eta jatecoac ematen ciozcaten. Etzen guehiago hequien gana hurbildu, bainan hersiac egotu ciren beren heriotzeco eguneraino, alharguntasunean biciz.

4. Bada, erreguec erran cioen Amasari: Bil darozquidatzu hirur egunic barnean Judaco guiçon guciac, eta çu ere han kausi çaiteci.

5. Amasa goan cen beraz Judaren bilaraztera, eta egotu cen erreguec manatu cioen baino guehiago.

6. Bada, Abisairi erran cioen Dabidec: Orai Sebac, Bocriren semeac, atsecabe guehiago emanen darocu ecenez Absalomec. Har çatzu beraz çure nausiaren cerbitzariac, eta Sebari çoazquio ondotic, beldurrez-eta atzeman detzan hiri hazcartuac, eta itzur daquigun.

7. Joaben guiçonac ilki ciren beraz harequin, eta Ceretharrac ere, eta Pheletharrac; eta guiçon bizcor guciac Jerusalemetic atheratu ciren Sebaren, Bocriren semearen ondotic goateco.

8. Gabaonen den harri handira cirenean, Amasa heldu cela aitzinera ethorri citzaioeten. Bada, Joab jauncia cen bere soinecoaren neurrico athorra hersi batez, eta çuen gainetic guerrunceraino dilindan, bere maguinan, ezpata bat eguina den-gutiena higuituz athera eta hartaz jo çaitequeen beçala.

9. Joabec beraz Amasari erran cioen: Agur, anaia. Eta escu ezquerraz hartu çuen Amasaren cocotsa, musu emateco itchuran.

10. Bada, Amasa etzen ohartu Joaben ezpatari: Joabec sakitu çuen Amasa sahetsetic eta haren herceac ixuri cituen lurrera, eta etzioen eman behar içan bigarren ukaldiric, eta Amasa hil cen. Joab, berriz, eta Abisai, haren anaia, goan ciren Bocriren seme Sebaren ondotic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 20