Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 2:20-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.

21. Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea.

22. Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean.

23. Hunec solas hortaz etzuen içan axolaric eta etzen nahi içan baztertu. Abnerrec bereez, lança itzuliric, ixtaçakian jo çuen eta alderen berce sarthu cioen. Asael han berean hil cen; eta hura erori eta hil cen lekuan iragaiten ciren guciac baratzen ciren.

24. Bada, ihes cihoan Abnerren ondotic jarraiquitzen cirelaric Joab eta Abisai, iguzquia etzan cen; eta haranaren parrean, mortuco bidean Gabaonen den Ixtuneco munhora heldu ciren.

25. Eta Benjaminen semeac Abnerren gana bildu ciren, eta mulço batean jarriric, bizcargune batean baratu ciren.

26. Abnerrec Joabi oihu eguinic erran cioen: Oro hil arteo sarrasquitic ez othe duc baratuco hire ezpataren ahoa? Ala ez daquic nolacoa den etsiaren gaitza? Noiz arteo ez dioc populuari erranen utz deçan bere anaiei jarraiquitzea?

27. Joabec ihardetsi cioen: Ala Jauna! minçatu içan bahinz, populuac goicetic utzi çuqueen bere anaiari jarraiquitzea.

28. Joabec turuta jo çuen beraz; armada gucia baratu cen, eta etziren guehiago Israeli jarraiqui eta gudu ematetic guelditu ciren.

29. Bada, Abnerrec eta bere guiçonec celhaiac barna jo çuten gau hartan gucian; Jordanea trebesatu çuten, eta Bethoron gucia iraganic, campetara ethorri ciren.

30. Bada, Joabec, Abnerren ondoticaco urhatsac utziric, bildu çuen populu gucia; eta Dabiden cerbitzarietaric escastu ciren, Asael gabe, hemeretzi guiçon.

31. Bainan Dabiden cerbitzariec jo cituzten Benjamindic eta Abnerrequin ciren guiçonetaric, hirur ehun eta hirur hogoi, eta hequiec hil ciren.

32. Asael ekarri çuten, eta bere aitaren hobian ehorci çuten Bethlehemen. Eta gau gucia ibili ciren Joab eta harequin ciren guiçonac, eta argui-cirrintaco Hebronera heldu içan ciren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 2