Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 2:18-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Eta han ciren Sarbiaren hirur semeac, Joab, Abisai eta Asael. Bada, Asael lastercari bat cen guciz çalhua, oihanetan dauden orkatzetaric bat beçala.

19. Eta Asael Abnerren ondotic cihoan, eta etzen ez escuin, ez ezquer aldaratu Abnerri jarraiquitzea utziz.

20. Hargatic Abnerrec bere guibelera beguiratu çuen, eta erran cioen: Ez haiz Asael? Hunec ihardetsi çuen: Ni nauc.

21. Eta Abnerrec erran cioen: Eguiçac escuin, edo ezquer, eta loth haquio guiçon-gazte horietaric bati, eta hiretzat harzquic buluzquinac. Bainan Asaelec etzuen nahi içan utzi haren hersatzea.

22. Eta berriz ere Abnerrec erran cioen Asaeli: Guibelerat eguiçac, ez beneçacaian borcha hi ene lançarequin lurrari jostera, eta guero ene beguithartea ecin alchatuco diat hire anaia Joaben aitzinean.

23. Hunec solas hortaz etzuen içan axolaric eta etzen nahi içan baztertu. Abnerrec bereez, lança itzuliric, ixtaçakian jo çuen eta alderen berce sarthu cioen. Asael han berean hil cen; eta hura erori eta hil cen lekuan iragaiten ciren guciac baratzen ciren.

24. Bada, ihes cihoan Abnerren ondotic jarraiquitzen cirelaric Joab eta Abisai, iguzquia etzan cen; eta haranaren parrean, mortuco bidean Gabaonen den Ixtuneco munhora heldu ciren.

25. Eta Benjaminen semeac Abnerren gana bildu ciren, eta mulço batean jarriric, bizcargune batean baratu ciren.

26. Abnerrec Joabi oihu eguinic erran cioen: Oro hil arteo sarrasquitic ez othe duc baratuco hire ezpataren ahoa? Ala ez daquic nolacoa den etsiaren gaitza? Noiz arteo ez dioc populuari erranen utz deçan bere anaiei jarraiquitzea?

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 2