Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 2:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guero beraz Jauna consultatu çuen Dabidec, cioelaric: Iganen othe naiz Judaco hirietaric batera? Jaunac ihardetsi cioen: Igan çaite. Dabidec erran çuen: Norat iganen naiz? Eta Jaunac ihardetsi cioen: Hebronerat.

2. Dabid igan cen beraz, eta harequin haren bi emazteac, Aquinoam Jezraheldarra, ta Abigail, Nabal Carmelecoaren emaztea.

3. Eta Dabidec bere etcherat eraman cituen berequilaco sei ehun guiçonac ere, eta Hebrongo hirian egotu ciren.

4. Eta Judaco guiçonac ethorri ciren, eta han gançutu çuten Dabid, erreguina cedinçat Judaco etchearen gainean. Berria Dabidi ekarria içan citzaioen, Jabes Galaadeco guiçonec ehorci çutela Saul.

5. Dabidec beraz meçulariac igorri ciozcaten Jabes Galaadeco guiçonei, eta erran cioeten: Jaunaz benedicatuac içan betzaiztete, urricalmendu hori çuen nausi Saulez hartu duçuenac eta hura ehorci duçuenac.

6. Eta orai Jaunac bihurturen darotzuete urricalmendu eta eguia; nic ere ordean esquer bihurturen darotzuet, ceren eguin duçuen eguinça hori.

7. Indarzta beitez çuen escuac, eta içan çaitezte bihotzoitasunaren seme; ecic hil den arren Saul çuen jauna, Judaco etcheac gançutu nau bere gainean erregue.

8. Bainan Abnerrec, Nunen semeac, Saulen armadaco buruçaguiac, hartu çuen Isboseth Saulen semea, eta campen erdira eraman çuen,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 2