Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 19:8-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Erregue jaiqui cen beraz eta athean jarri cen; eta populu guciari heldua içan cen erregue athean jarria cela; eta ostea oro ethorri cen erregueren aitzinera. Israelec, berriz, ihes eguin çuen bere olhetara.

9. Populua ere guduca hari cen Israelgo leinu gucietan cioelaric: Erreguec iraici gaitu gure etsaien escuetaric, berac atheratu gaitu filistindarren escuetaric; eta orai gure lurretic ihes dabila Absalomen gatic.

10. Bada, Absalom, erreguetzat gançutu guinduena, guerlan hil içan da; noiz arteo egonen çarete ixilic, eta ez duçue erregue erakarrico?

11. Dabidec, berriz, gaztiatu cioten Sadoc eta Abiathar aphecei, cioelaric: Minça çaizte Judaco çaharrenei, erranez: Certaco heldu çarete azquenic erregue bere etcherat erakarrarazteco? (ecen Israel guciaren solasa heldu cen erregueren gana bere etchera.)

12. Ene anaiac çarete, ene heçurra eta ene haraguia; certaco çarete azquenac erregueren erakarrarazten?

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 19