Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 19:41-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

41. Hargatic Israelgo guiçon guciec erregueren gana laster eguinic, erran cioten: Certaco ebasca erakarri çaituzte gure anaia, Judaco guiçonec, eta Jordanea iraganaraci diote erregueri eta bere etcheari, eta Dabiden guiçon guciei harequin?

42. Eta Judaco guiçon guciec ihardetsi cioten Israelgo guiçonei: Ceren hurbilago dugun erregue. Certaco samurcen çarete gauça horren gainean? ala erregueren ganic jan dugu cerbait, ala emaitzac eguinac içan çaizcu?

43. Eta Israelec Judaco guiçonei ihardetsi cioten: Hamarretan guehiago naiz erregueren baithan, eta Dabid guehiago da enea çuena baino. Cergatic eguin darotaçue irain, eta ez darotaçue lehenic gaztiatu, guibelerat erakar neçan ene erreguea? Eta Judaco guiçonec gogorquiago ihardetsi cioten Israelgo guiçonei.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 19