Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 19:32-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

32. Bada, Bercelai Galaadtarra hainitz çaharra cen, erran nahi da, laur hogoi urthetan, eta harec berac ekarri içan ciozcan erregueri jatecoac, campetan egoten cenean, ecen hainitz aberatsa cen.

33. Hargatic erreguec erran cioen Bercelairi: Çato enequin Jerusalemen soseguz enequin phausatzera.

34. Bercelaic erregueri ihardetsi cioen: Cembat dira ene bicico urtheen egunac, ni erreguerequin Jerusalemera igaiteco?

35. Laur hogoi urthetan naiz egun: ene usnac gai dira eçagutzeco goçoa eta kiretsa? edo çure cerbitzariari janac eta edanac goçoric eman deçoquete? edo guehiago adi detzazquet guiçonen eta emaztequien cantuac? certaco çure cerbitzaria içanen da ene erregue jaunaren bizcar?

36. Çure cerbitzariac çurequin bide poxi bat eguinen du Jordanetic aitzina: ez dut holaco aldatzapen beharric,

37. Bainan othoizten çaitut bihur dadien çure cerbitzaria; hilen naiz ene hirian, eta ehorcico naute ene ait-amen aldean. Camaam ordean çure cerbitzari da; hau çurequin goan bedi, ene erregue jauna, eta huni eguioçu ongui iduritzen çaitzun gucia.

38. Hargatic erreguec erran cioen: Enequin iragan bedi Camaam, eta nic eguinen diot çure gogaraco den gucia, eta galdatuco darozquidatzunac oro ardietsiren ditutzu.

39. Eta populu guciac eta erreguec Jordanea iragan çutenean, erreguec musu eman cioen Bercelairi eta benedicatu çuen; eta hau bere lekura itzuli cen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 19