Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 19:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta populua egun hartan baztertu cen hirira sarceco, hala-nola garhaitua eta gudutic ihes dohan populu bat bazterca itzulcen baita.

4. Bizquitartean erreguec burua estali çuen eta heiagoraca erraten çuen: Ene seme Absalom, Absalom, ene semea, ene semea!

5. Bada Joab etchera erregueren gana sarthuric, erran çuen: Ahalquea eman dioçu egun çure cerbitzari gucien beguitharteari, salbatu dituzten ondoan çure bicia, çure seme alaben bicia, çure emazteen bicia, çure ohaideen bicia.

6. Maite ditutzu hastiatzen çaituztenac, eta maite çaituztenac hastio ditutzu; eta erakutsi duçu egun axolaric ez duçula ez çure aitzindariez, ez çure cerbitzariez: eçagutu dut egun seguratuqui, baicic-eta Absalom bici baliz, eta guc guciec leher eguin baguinu, orduan içanen cinduela atseguin.

7. Orai beraz jaiqui çaite, ilki çaite, eta minçatuz, gogo bat emoçuete çure cerbitzariei; ecic Jaunaz cin eguiten darotzut, ez balin baçare atheratzen, bat bakarra ez dela gaur çurequin gueldituco, eta hori çuretzat gaixtoago içanen da, ecenez çure gaztetasunetic orai arteo çure gainera ethorri içan diren çorigaitz guciac.

8. Erregue jaiqui cen beraz eta athean jarri cen; eta populu guciari heldua içan cen erregue athean jarria cela; eta ostea oro ethorri cen erregueren aitzinera. Israelec, berriz, ihes eguin çuen bere olhetara.

9. Populua ere guduca hari cen Israelgo leinu gucietan cioelaric: Erreguec iraici gaitu gure etsaien escuetaric, berac atheratu gaitu filistindarren escuetaric; eta orai gure lurretic ihes dabila Absalomen gatic.

10. Bada, Absalom, erreguetzat gançutu guinduena, guerlan hil içan da; noiz arteo egonen çarete ixilic, eta ez duçue erregue erakarrico?

11. Dabidec, berriz, gaztiatu cioten Sadoc eta Abiathar aphecei, cioelaric: Minça çaizte Judaco çaharrenei, erranez: Certaco heldu çarete azquenic erregue bere etcherat erakarrarazteco? (ecen Israel guciaren solasa heldu cen erregueren gana bere etchera.)

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 19