Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 19:25-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Eta Jerusalemera ethorri cenean erregueren gana, erreguec erran cioen: Certaco etzare enequin ethorri, Miphiboseth?

26. Ihardetsi cioen: Ene erregue jauna, ene cerbitzariac erdeinatu nau; nic, çare cerbitzariac, erran diot xuxent ceçadan asto bat, eta gainera iganic goanen nincela erreguerequin; ecen ni, çure cerbitzaria, maingua naiz.

27. Guehiago dena, çure cerbitzari naicenaren contra iratchiquica haritu da ene erregue jauna çarenaren aitzinean. Bainan çu, ene erregue jauna, Jaincoaren ainguerua beçala çare, eguiçu atseguin duçuna.

28. Ecen ene aitaren etcheac ez du ene erregue jauna ganic berceric merecitu, heriotzea ez bada; eta çuc çure cerbitzaria eçarri duçu çure mahainera deitzen cintuenen artean. Beraz cer errateco çucen duquet? edo cer erran deçoquet erregueri?

29. Erreguec ihardetsi cioen beraz: Certaco minçaturen çare guehiago? erran dudana eguina da; çuc eta Sibac erdizca eguizquitzue ontasunac.

30. Miphibosethec ihardetsi cioen erregueri: Har betza guciac ere, ene erregue jauna baquean itzuli denaz gueroztic bere etchera.

31. Bercelai Galaadtarra halaber jautsiric Erroielimdic, erregue iragan çuen Jordanean, eta hibaitic urrunago ere jarraiquitzera çagoen.

32. Bada, Bercelai Galaadtarra hainitz çaharra cen, erran nahi da, laur hogoi urthetan, eta harec berac ekarri içan ciozcan erregueri jatecoac, campetan egoten cenean, ecen hainitz aberatsa cen.

33. Hargatic erreguec erran cioen Bercelairi: Çato enequin Jerusalemen soseguz enequin phausatzera.

34. Bercelaic erregueri ihardetsi cioen: Cembat dira ene bicico urtheen egunac, ni erreguerequin Jerusalemera igaiteco?

35. Laur hogoi urthetan naiz egun: ene usnac gai dira eçagutzeco goçoa eta kiretsa? edo çure cerbitzariari janac eta edanac goçoric eman deçoquete? edo guehiago adi detzazquet guiçonen eta emaztequien cantuac? certaco çure cerbitzaria içanen da ene erregue jaunaren bizcar?

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 19