Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 19:13-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Amasari ere erroçue: Ez othe çare ene heçurra eta ene haraguia? Jaincoac hau eguin beçat eta hura gainetic, ez baçare ene aitzinean içaten bethi armadaco buruçagui Joaben orde.

14. Eta Judaco guiçon gucien bihotza ixuraraci çuen, guiçon bakar batena beçala; eta erregueri bidali çaroeten, ciotelaric: Bihur çaizte, çu eta çure cerbitzari guciac.

15. Eta erregue itzuli cen; ethorri cen Jerusalemeraino, eta Juda guciac eguin çuen Galgalaraino, erregueren bidera goateco, eta hari Jordanea iraganarazteco.

16. Bada Semei Jeraren semea, ceina baitzen Jemini Bahurimtarraren semea, higuitu cen eta Judaco guiçonequin ethorri Dabid erreguearen bidera,

17. Mila Benjamintar, eta Siba Saulen etcheco cerbitzariarequin; eta hunec bere hamaborz semeac, eta hogoi muthilac berequin cituen; eta Jordanera jauciric erregueren aitzinean,

18. Ubiac iragan cituzten, Erregueren etchea erakarceco, eta haren manuen bethetzeco. Bada, Semei, Jeraren semea, ahuspecaturic erregueren aitzinean, Jordanea iragan çueneco,

19. Erran cioen: Ene jauna, ez beçadaçut jaçar ene gaizquiaz, eta ez becedi orhoit çure cerbitzariaren irainaz, Jerusalemetic, ene erregue jauna, ilki cinen egunecoaz, eta, oi erregue, ez beçaçu hori çure bihotzaren gainean eçar.

20. Ecen nic, çure cerbitzariac, eçagutzen dut ene bekatua, eta horren gatic egun, lehena ethorri naiz Josepen etche gucitic eta jautsi naiz ene erregue jaunaren bidera.

21. Bainan Abisai, Sarbiaren semeac, ihardetsi çuen: Solas horien gatic. ez othe da hil behar Semei, Jaunaren cristo ceren duen madaricatu?

22. Eta Dabidec erran çuen: Cer da çure eta ene artean, Sarbiaren semea? certaco cerbitzatzen çaizquit egun Satanetan? egun hil behar othe da, bada, guiçon bat Israelen? ala ez daquit egun eguina naicela Israelen gainean erregue

23. Eta erreguec erran cioen Semeiri: Etzare hilen. Eta cin eguin cioen.

24. Miphiboseth ere, Saulen semea, erregueren bidera jautsi cen, çangoac garbitu gabe eta biçarra moztu gabe; eta bere soinecoac etzituen xuritu erregue ilki cen egunetic, baquean bihurcen cen eguneraino.

25. Eta Jerusalemera ethorri cenean erregueren gana, erreguec erran cioen: Certaco etzare enequin ethorri, Miphiboseth?

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 19