Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 18:10-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bizquitartean norbaitec ikusi çuen hori, eta Joabi berria eman çaroen, cioelaric: Absalom ikusi dut haritz batetic dilindan.

11. Joabec erran çaroen berria ekarri çaroen guiçonari: Ikusi baduc, certaco ez duc lurrarequin josi, eta nic emanen narozquian hamar siclo cilharrezcoac eta guerrico uhal bat?

12. Hunec Joabi ihardetsi çaroen: Escuetara eman bacineçazquit mila cilharrezco ere, ez neçaque escua eçar erregueren semearen gainean; ecen, guc aditzen dugularic, erreguec manatu darotzuete çuri, Abisairi eta Ethairi, cioelaric: Beguira darotaçue ene seme Absalom.

13. Eta ene biciaren contra oçarqui eguin içan banu, erregueri ecin gordea içanen cen hori, eta çu jarrico cinen hari buruz?

14. Joabec erran çaroen: Ez diat hic beçala eguinen, bainan hire aitzinean joco diat. Joabec escuan hartu cituen beraz hirur lança, eta bihotzean sarthu ciozcan Absalomi; eta nola haritzari lothua higuitzen baitzen oraino,

15. Joaben hamar ezcutari gaztec laster eguin çuten, eta joca hil çuten.

16. Joabec guero turuta jo çuen; eta populua atchiqui çuen, etzadien goan Israeldar ihes cihoacinen ondotic, ostea nahiz guphidetsi.

17. Absalom eraman çuten; oihanean cilho handi batera arthiqui çuten eta harri-meta gaitz bat haren gainean eçarri çuten; Israel guciac, berriz, bere olhetara ihes eguin çuen.

18. Bada, Absalomec alchatu çuen beretzat, bici cenean oraino, Erregueren haranean den harroin bat, ecen erran çuen: Semeric ez dut, eta hau içanen da ene icenaren orhoitgailua. Bere icena eman cioen orhoitzari hari, eta egungo eguna arteo Absalomen escua deitzen da.

19. Bada, Aquimaasec, Sadoquen semeac, erran çuen: Laster eguinen dut, eta erregueri eramanen diot berria, bere çucena bere etsaien escuetaric bihurtu dioela Jaunac.

20. Joabec ihardetsi cioen: Etzare berri-eramaile içanen egun huntan, bainan berce batez berri eramaten harico çare; ez dut nahi çuc hel deçaçun egun berria, ceren den hila erregueren semea.

21. Eta Cusiri erran cioen Joabec: Çoaz eta erregueri ikusi duçuna erroçu. Cusec agur eguin cioen Joabi eta lastereguin çuen.

22. Bainan berriz ere Aquimaas Sadoquen semeac erran cioen Joabi: Cer makur da ni ere Cusiren ondotic goaten banaiz? Eta Joabec erran cioen: Cer nahi duçu laster eguinic, ene semea? etzare berri onaren eramaile içanen.

23. Hunec ihardetsi çuen: Cer litaque bada, laster eguin baneça? Eta Joabec erran cioen: Laster eguiçu. Aquimaasec beraz, laburzcaco bide batetic lasterca, iragan çuen Cusi.

24. Bizquitartean Dabid jarria çagoen bi atheen artean; athaburuan harrasi gainean cen beguiralariac, berriz, beguiac altehaturic, ikusi çuen guiçon bakar bat lasterca.

25. Eta oihu eguinic erregueri albiste eman cioen, eta erreguec erran çuen: Bakarric bada, berri ona da horren ahoan. Bada, guiçona laster higuitzen eta hurbilago helcen celaric,

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 18