Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 17:21-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Goan cirenean, hauquiec igan ciren phutzutic, eta bideari joric, berria ekarri cioten Dabidi eta erran: Xuti çaizte eta hibaia iragan çaçue, ceren hunelaco conseilua eman baitu Aquitophelec çuen contra.

22. Dabid jaiqui cen beraz eta harequin cen populu gucia ere, eta Jordanea iragan çuten arguitu artean; eta bakar bat ere etzen guelditu hibaia iragan etzuenic.

23. Bada Aquitophelec, ikusiric eguitecoa etzela haren erranetic goan, harbalda eçarri cioen bere astoari, jaiqui cen eta goan bere etchera eta bere hirira, eta bere eguitecoac xuxenduric, urkatuz hil cen, eta ehorcia içan cen bere aitaren hobian.

24. Bada, Dabid ethorri cen campetara, eta Absalomec iragan çuen Jordanea, berac eta Israelgo guiçon guciec harequin.

25. Absalomec Amasa eçarri çuen Joaben orde armadaren buruan. Amasa cen Jetra deitzen cen Jefraeldar guiçon baten semea; Jetra ezcondua cen Naasen alaba Abigailequin, ceina baitzen Sarbiaren ahizpa eta Sarbia Joaben ama.

26. Eta Israel campatu cen Absalomequin Galaadeco lurrean.

27. Eta Dabid campetara ethorri cenean, Subi, Naasen semeac, Errabath Amongoac; Amihelen seme, Maquir Lodabarrac, eta Bercelai Erroielim Galaadecoac

28. Escaini ciozcaten oheac, saihalac, lurrezco unciac, oguia, garagarra, irina, garagar xigorra, baba, dilista, ilhar friguitua,

29. Eztia, burra, ardiac eta aratche guicenac; eta Dabidi eta harequin cen jendeari eman cioten jatera; ecen burura ethorri citzaioeten, populua mortuan gosez eta egarriz ahitua citaqueela.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 17