Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 17:16-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Orai beraz igorraçue berehala, eta gaztia çoçue Dabidi, dioçuelaric: Ez becedi gau hau gueldi mortuco celhaietan, bainan luçamenic gabe iragan çaite, beldurrez-eta erregue gal dadien, eta harequin den jendea ere bai.

17. Bada, Jonathas eta Aquimaas Erroielgo ithurriaren ondoan çauden; nescato bat goan cen eta berria heldu cioten, eta hauquiec bideari eman ciren haren eramateco erregue Dabidi, ecen etzitazqueen ikusiac içan eta ecin sar citazqueen hirian.

18. Bizquitartean muthil batec ikusi cituen, eta erran cioen Absalomi; bainan hauquiec urhatsa çalhuturic, sarthu ciren Bahurimen guiçon baten etchean, ceinac baitzuen bere etche-sarcean phutzu bat, eta haren barnera jautsi içan ciren.

19. Etcheco emaztequiac, berriz, hartu çuen saihal bat, eta hedatu çuen phutzuaren ahoan, garagarra idorrarazten balu beçala; eta hola gauça gordea içan cen.

20. Absalomen guiçonac ethorri cirenean etchera, emaztequiari erran cioten: Non dira Aquimaas eta Jonathas? Eta emaztequiac ihardetsi cioten: Ur xorta bat dastatu-eta, iragan dira çalhuqui. Eta etzituztenean kausitu, bilhariac itzuli ciren Jerusalemera.

21. Goan cirenean, hauquiec igan ciren phutzutic, eta bideari joric, berria ekarri cioten Dabidi eta erran: Xuti çaizte eta hibaia iragan çaçue, ceren hunelaco conseilua eman baitu Aquitophelec çuen contra.

22. Dabid jaiqui cen beraz eta harequin cen populu gucia ere, eta Jordanea iragan çuten arguitu artean; eta bakar bat ere etzen guelditu hibaia iragan etzuenic.

23. Bada Aquitophelec, ikusiric eguitecoa etzela haren erranetic goan, harbalda eçarri cioen bere astoari, jaiqui cen eta goan bere etchera eta bere hirira, eta bere eguitecoac xuxenduric, urkatuz hil cen, eta ehorcia içan cen bere aitaren hobian.

24. Bada, Dabid ethorri cen campetara, eta Absalomec iragan çuen Jordanea, berac eta Israelgo guiçon guciec harequin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 17