Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 17:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Bainan ene idurico hau da ona: Israel gucia çure gana bil bedi Danetic Bersitheeraino, ecin konda ditaqueen itsasoco legarra beçala: eta çu içanen çare hequien erdian.

12. Eta jaucico gare Dabiden gainera kausituco den edocein lekutan; eta estalico dugu, ihinça lurrerat erorcen ohi den beçala, eta harequin diren guiçonetaric ez dugu utzico bat bakarra ere.

13. Hiri cembaitetara sarthua bada, Israel guciac hiri hura sokaz inguratuco du eta errecara ambilduco dugu, hartaric harri-cozcor bat ere ez dadien kausi.

14. Eta Absalomec eta Israelgo guiçon guciac erran çuten: Cusai Araquitarraren oharmena hobea da Aquitophelena baino. Bada, Jaunaren nahiaz urmariatua içan cen Aquitophelen asmu ona, Jaunac Absalomen gainera erakar ceçan çorigaitza.

15. Eta Cusaic erran cioten Sadoc eta Abiathar aphecei: Hulaco eta hulaco conseilua Aquitophelec eman diote Absalomi eta Israelgo çaharrei; eta nic holaco eta holacoa eman dut.

16. Orai beraz igorraçue berehala, eta gaztia çoçue Dabidi, dioçuelaric: Ez becedi gau hau gueldi mortuco celhaietan, bainan luçamenic gabe iragan çaite, beldurrez-eta erregue gal dadien, eta harequin den jendea ere bai.

17. Bada, Jonathas eta Aquimaas Erroielgo ithurriaren ondoan çauden; nescato bat goan cen eta berria heldu cioten, eta hauquiec bideari eman ciren haren eramateco erregue Dabidi, ecen etzitazqueen ikusiac içan eta ecin sar citazqueen hirian.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 17