Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 17:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Aquitophelec erran cioen beraz Absalomi: Hautatuco ditut hamabi mila guiçon, eta jaiquiric goanen naiz gaur Dabiden ondotic;

2. Eta jauzten naicelaric haren gainera (ecen nekatua da eta indar gabe), joco dut; eta harequin den populu gucia ihesari emanen denean, erregue joco dut bere asalduan.

3. Eta populu gucia guibelerat erakarrico dut, guiçon bakar bat bihurcen ohi den beçala; ecic çuc bilhatzen duçuna guiçon bat da, eta populu gucia baquean içanen da.

4. Solas hori Absalomen eta Israelgo çaharrenen gucien gogaraco içatu cen.

5. Bizquitartean Absalomec erran çuen: Deith çaçue Cusai Araquitarra, eta dugun adi cer erranen duen harec ere.

6. Eta Cusai ethorri cenean Absalomen gana, Absalomec erran cioen: Hunelaco solasa atheratu du Aquitophelec; eguin behar dugu, ala ez? cer dioçu?

7. Cusaic ihardetsi cioen Absalomi: Ez da ona Aquitophelec oraicoan eman duen conseilua.

8. Eta Cusaic erran çuen berriz: Çuc eçagutzen duçu çure aita, eta badaquiçu harequin diren guiçonac hazcarrenetaric direla, eta gogoa mindua, umeac galduric oihanean errabiatua dabilan harz ama bat iduri; eta çure aita ere guiçon guerlaria da, eta ez da baratuco populuarequin.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 17