Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 16:8-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz.

9. Bada, Abisaic, Sarbiaren semeac erran cioen erregueri: Certaco çakur hil horrec madaricatzen du erregue ene jauna? goanen naiz eta moztuco diot burua.

10. Erreguec ihardetsi cioen: Sarbiaren semea, cer da çure eta ene artean? utzaçu, madarica deçan; Jaunac ecic manatu dio madarica deçan Dabid, eta nor da ausartatuco dena erraitera, certaco eguin duen hola?

11. Eta erreguec Abisairi eta bere cerbitzari guciei erran cioten: Huna non ene semea, ene sabeletic ilki dena, dabilan ene biciaren ondoan; orai beraz cembatez hobequi Jeminiren semea! Utzaçue, madarica deçan Jaunaren manamenduaren arabera;

12. Eta beharbada Jaunac beguiratuco dio ene atsecabeari, eta beharbada Jaunac onguia bihurtuco darot egungo madaricionearen alderat.      

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 16