Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 16:6-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta harriac arthiquitzen ciozcaten Dabidi eta Dabid erreguearen cerbitzari guciei. Bada populua oro eta guerlari guciac cihoacen erregueren escuinetic eta ezquerretic.

7. Eta erregue madaricatzean, hunela minço cen Semei: Habit, guiçon odolcoia, Belialen guiçona.

8. Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz.

9. Bada, Abisaic, Sarbiaren semeac erran cioen erregueri: Certaco çakur hil horrec madaricatzen du erregue ene jauna? goanen naiz eta moztuco diot burua.

10. Erreguec ihardetsi cioen: Sarbiaren semea, cer da çure eta ene artean? utzaçu, madarica deçan; Jaunac ecic manatu dio madarica deçan Dabid, eta nor da ausartatuco dena erraitera, certaco eguin duen hola?

11. Eta erreguec Abisairi eta bere cerbitzari guciei erran cioten: Huna non ene semea, ene sabeletic ilki dena, dabilan ene biciaren ondoan; orai beraz cembatez hobequi Jeminiren semea! Utzaçue, madarica deçan Jaunaren manamenduaren arabera;

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 16