Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 16:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta erreguec Abisairi eta bere cerbitzari guciei erran cioten: Huna non ene semea, ene sabeletic ilki dena, dabilan ene biciaren ondoan; orai beraz cembatez hobequi Jeminiren semea! Utzaçue, madarica deçan Jaunaren manamenduaren arabera;

12. Eta beharbada Jaunac beguiratuco dio ene atsecabeari, eta beharbada Jaunac onguia bihurtuco darot egungo madaricionearen alderat.      

13. Hargatic Dabid baçohan bere bidean, eta haren lagunac harequin. Semei ere mendi-bizcarrez sahetsetic, Dabiden parrean cihoan, haren contra madaricioneca eta harrica, eta herrautsa besa-gainca barraiatuz.

14. Beraz erregue eta harequin populu gucia nekeac ehoac ethorri ciren eta Bahurimen indar hartu çuten.

15. Absalom, berriz, eta haren populu gucia, eta Aquitophel ere harequin, Jerusalemen sarthu ciren.

16. Eta Absalomen gana goan cenean Cusai Araquitarra, Dabiden adisquidea, erran cioen: Agur, erregue, agur, erregue.

17. Absalomec ihardetsi cioen: Hori da hire esquerra hire adisquidearen alderat? certaco ez haiz goan hire adisquidearequin?

18. Cusaiec ihardetsi cioen Absalomi: Ez, ceren hainarena içanen bainaiz, ceina hautatu baitute Jaunac eta populu hunec guciac, eta Israel guciac, eta harequin egonen naiz.

19. Bainan, hau ere erran deçadan, noren cerbitzatzera heldu naiz? ez naiz erregueren semea gana heldu? nola çure aitaren manuco içatu bainaiz, orobat içanen naiz çure manuco.

20. Bada Absalomec Aquitopheli erran cioen: Ikusaçue cer eguin behar dugun.

21. Eta Aquitophelec erran cioen Absalomi: Sar çaiteci çure aitac etchearen çaincera igorri dituen bere ohaideetara; arren-eta, Israel guciac aditzen dienean laidoztatu duçula çure aita, hequien escuac gogor ditecen çurequin.

22. Absalomen olha hedatu çuten beraz çabalçan, eta bere aitaren ohaideetara sarthu cen Israel guciaren aitzinean.

23. Bada ordu hequietan Aquitophelec ematen cituen conseilu guciac, nahiz Dabidequin cenean, nahiz Absalomequin, ciren norbaitec Jaincoa consultatzen balu beçala.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 16