Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 16:1-4 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidec mendi-bizcarra iragan çuenetic laster, haren bidera aguertu cen Siba, Miphibosethen cerbitzarta, bi astorequin, ceinac cargatuac baitziren berrehun oguiz, mahats merlatuzco ehun flocaz, pico merlatuzco ehun otharrez eta çahagui bat arnoz.

2. Erreguec Sibari erran cioen: Cer dira horiec? Sibac ihardetsi çuen: Astoac erregueren cerbitzarien azpico, oguiac eta picoac çure muthilec jateco, eta mortuan norbait ahitzen bada, arnoa hari emateco.

3. Eta erreguec erran cioen: Non da çure nausiaren semea? Sibac erregueri ihardetsi çuen: Jerusalemen guelditu da, cioelaric: Israelgo etcheac bihurtuco darot egun ene aitaren erresuma.

4. Eta erreguec Sibari erran cioen: Çureac içan beitez Miphibosethenac ciren guciac. Eta Sibac ihardetsi çuen: Erregue, ene jauna, othoizten çaitut gracia aurki deçadan çure aitzinean.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 16