Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 16:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabidec mendi-bizcarra iragan çuenetic laster, haren bidera aguertu cen Siba, Miphibosethen cerbitzarta, bi astorequin, ceinac cargatuac baitziren berrehun oguiz, mahats merlatuzco ehun flocaz, pico merlatuzco ehun otharrez eta çahagui bat arnoz.

2. Erreguec Sibari erran cioen: Cer dira horiec? Sibac ihardetsi çuen: Astoac erregueren cerbitzarien azpico, oguiac eta picoac çure muthilec jateco, eta mortuan norbait ahitzen bada, arnoa hari emateco.

3. Eta erreguec erran cioen: Non da çure nausiaren semea? Sibac erregueri ihardetsi çuen: Jerusalemen guelditu da, cioelaric: Israelgo etcheac bihurtuco darot egun ene aitaren erresuma.

4. Eta erreguec Sibari erran cioen: Çureac içan beitez Miphibosethenac ciren guciac. Eta Sibac ihardetsi çuen: Erregue, ene jauna, othoizten çaitut gracia aurki deçadan çure aitzinean.

5. Dabid erreguea ethorri cen beraz Bahurimeraino; eta hara non atheratzen cen handic Saulen etcheco ahaidegoco guiçon bat, Semei deitzen cena, Jeraren semea eta ilkiric heldu cen eta burhoca hari cen,

6. Eta harriac arthiquitzen ciozcaten Dabidi eta Dabid erreguearen cerbitzari guciei. Bada populua oro eta guerlari guciac cihoacen erregueren escuinetic eta ezquerretic.

7. Eta erregue madaricatzean, hunela minço cen Semei: Habit, guiçon odolcoia, Belialen guiçona.

8. Jaunac bihurtu daroc Saulen etcheco odol gucia, jabetu haicelacotz haren orde haren erreinuaz, eta Jaunac hire seme Absalomen escuan eçarri dic erreinua; eta huna non hire tzarqueriec lehercen hauten, odolcoi bat haicelacotz.

9. Bada, Abisaic, Sarbiaren semeac erran cioen erregueri: Certaco çakur hil horrec madaricatzen du erregue ene jauna? goanen naiz eta moztuco diot burua.

10. Erreguec ihardetsi cioen: Sarbiaren semea, cer da çure eta ene artean? utzaçu, madarica deçan; Jaunac ecic manatu dio madarica deçan Dabid, eta nor da ausartatuco dena erraitera, certaco eguin duen hola?

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 16