Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 15:4-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Norc eçarrico nau juie lurrean, ene gana ethor ditecen eguiteco duten guciac, eta çucenqui juia detzadan?

5. Bainan agur eguitera norbait hurbilcen citzaioenean, hedatzen cioen bere escua, eta lothuric musu ematen cioen.

6. Eta hola eguiten çuen Israelgo guciei, justiciara heldu cirenei, erreguez ençunac içateco, eta Israelgo guiçonen bihotzac bilcen cituen.

7. Bada, berrogoi urtheren buruan, Absalomec erran cioen Dabid erregueaqui: Goanen naiz, eta Hebronen betheco ditut Jaunari eguin diozcadan botuac.

8. Ecen çure cerbitzariac, Jesur Siriacoan celaric, botu eguin çuen erranez: Baldin Jaunac bihurrarazten banau Jerusalemera, Jaunari sacrificio bat escainico diot.

9. Eta Dabid erregueac erran cioen: Çoaz baquean. Absalom jaiqui cen eta goan cen Hebronera.

10. Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 15