Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 15:25-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea.

26. Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena.

27. Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez.

28. Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo.

29. Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han.

30. Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen.

31. Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena.

32. Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea.

33. Eta Dabidec erran cioen: Baldin enequin heldu baçare, poxelu içanen çaizquit.

34. Bainan hirira bihurcen baçare, eta Absalomi erraten badioçu: Erregue, çure cerbitzari naiz; çure aitaren cerbitzari içatu naicen beçala, orobat cerbitzatuco çaitut; urmariatuco ditutzu Aquitophelen asmuac.

35. Bada çurequin ditutzu Sadoc eta Abiathar apheçac, eta erregueren etchetic adituco ditutzun solas guciac, helduco diozcatzuete Sadoc eta Abiathar aphecei.

36. Eta hequiequin dira hequien bi semeac, Aquimaas, Sadoquen semea, eta Jonathas, Abiatharren semea; eta hequietaz helduco daroztatzue adituco ditutzuen gauça guciac.

37. Beraz Cusai Dabiden adisquidea hiria ethorcearequin, Absalom ere sarthu cen Jerusalemen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 15