Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 15:18-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Haren cerbitzari guciac ibilcen ciren haren aldean; Ceretharren eta Pheletharren andanac, eta Jethar guciac guerlari hazcarrac, sei ehun oinezco Jethic jarraiqui citaizcoenac, goaten ciren erregueren aitzinean.

19. Bada, erreguec erran cioen Ethai Jetharrari: Certaco heldu çare gurequin? itzul çaite, eta çaude erreguerequin, ceren arrotza baitzare eta çure lekutic atheratua.

20. Atzo ethorria çare, eta egun borchatua içanen çare gurequin atheratzera? ni ordean goanen naiz goan behar dudan toquira: itzul çaite, eta çure anaiac guibelerat eraman çatzu, eta Jaunac emanen darozquitzu urricalpena eta eguia, kar eta cintasun aguertu duçulacotz.

21. Ethaiec erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Bici bedi Jauna, eta bici bedi ene erregue jauna! edocein toquitan içan çaite±en, ene erregue jauna, ala hilean, ala bician, çure cerbitzaria han içanen da.

22. Eta Dabidec erran cioen Ethairi: Çato eta iragan çaite. Eta Ethai Jetharra iragan cen, eta harequin ciren guiçonac ere, eta gaineraco sende gucia.

23. Eta guciac nigar marrascaz hari ciren, eta populu gucia iragaiten cen. Erreguec ere iragan çuen Cedrongo erreca, eta populu gucia baçohan mortuco alderat beguiratzen duen bideaz.

24. Bada, Sadoc apheça ere ethorri cen, eta harequin lebitar guciac, Jaincoaren batasuneco arka çakartela, eta phausatu çuten Jaunaren arka; eta Abiathar igan cen, hiritic atheratu cen populu gucia bildu arteo.

25. Erreguec erran cioen Sadoqui: Hirira bihur çaçu Jaincoaren arka: baldin Jaunaren aitzinean gracia aurkitu badut, guibelerat erakarriren nau, eta berriz erakutsiren darozquit hori eta bere tabernaclea.

26. Ordean erraten badarot: Ez haiz ene gogaraco: Jaunaren nahiari nago, eguin beça ongui çaioena.

27. Eta erreguec erran cioen Sadoc apheçari: Oi ikustea, baquean itzul çaite hirira, eta Aquimaas, çure semea, eta Jonathas Abiatharren semea, çuen bi semeac çuequin içan beitez.

28. Huna non gordeco naicen mortuco celhaietan, çuen ganic solas bat ene arguitzera ethor daquidan arteo.

29. Sadoquec eta Abiatharrec beraz Jaincoaren arka bihurtu çuten Jerusalemera, eta egotu ciren han.

30. Bada, Dabidec igaiten çuen Olibetaco patarra, eta igaitean nigarrez çohan ointhuts eta burua estaliric; eta harequin cen populu gucia ere burua estaliric, nigarrez igaiten cen.

31. Bada, Dabidi ekarri cioten berria Aquitophelec ere Absalomequin cin eguin çuela, eta Dabidec erran çuen: Jauna, çora çaçu, othoi, Aquitophelen oharmena.

32. Eta Dabid heldu içan cenean mendiaren bizcarrera, Jauna adoratu gogo çuen toquira, hara non ethorri citzaioen Cusai Araquitarra, soinecoa hautsiric eta burua lurrez bethea.

33. Eta Dabidec erran cioen: Baldin enequin heldu baçare, poxelu içanen çaizquit.

34. Bainan hirira bihurcen baçare, eta Absalomi erraten badioçu: Erregue, çure cerbitzari naiz; çure aitaren cerbitzari içatu naicen beçala, orobat cerbitzatuco çaitut; urmariatuco ditutzu Aquitophelen asmuac.

35. Bada çurequin ditutzu Sadoc eta Abiathar apheçac, eta erregueren etchetic adituco ditutzun solas guciac, helduco diozcatzuete Sadoc eta Abiathar aphecei.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 15