Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 15:12-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin.

13. Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi.

14. Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz.

15. Cerbitzariec erregueri erran cioten: Edocein gauça mana diaçagun gure erregue jaunac, gogotic betheco dugu guc, çure cerbitzariec.

16. Erregue ilki cen beraz oinez eta haren etche gucia ere. Erreguec utzi cituen hamar emaztequi ohaide etchearen çainceco.

17. Erregue oinez atheraturic Israel guciarequin baratu cen etchetic urrun.

18. Haren cerbitzari guciac ibilcen ciren haren aldean; Ceretharren eta Pheletharren andanac, eta Jethar guciac guerlari hazcarrac, sei ehun oinezco Jethic jarraiqui citaizcoenac, goaten ciren erregueren aitzinean.

19. Bada, erreguec erran cioen Ethai Jetharrari: Certaco heldu çare gurequin? itzul çaite, eta çaude erreguerequin, ceren arrotza baitzare eta çure lekutic atheratua.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 15