Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 15:10-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Bada, Absalomec ikusliarrac igorri cituen Israelgo leinu gucietara, cioelaric: Aditzen duçuen beçain sarri turuten durrunda, erran çaçu: Absalom erreguetu da Hebronen.

11. Bada, Absalomequin Jerusalemetic goan ciren berrehun guiçon deithuac, bihotz laiioarequin cihoacelaric, eta gauçaren jaquitateric batere gabe.

12. Absalomec halaber erakarraraci çuen Aquitophel Siloarra Dabiden conseilaria, Jiloco bere hiritic. Eta bitimac imolatzen cituelaric, hitcharce hazcar bat eguin içan cen, ceren populua alde orotaric ethorriz berhatzen hari baitien Absalomequin.

13. Beraz, berriquetari bat Dabidi ethorri citzaioen cioelaric: Bere bihotz oroz Israel gucia jarraiquitzen çaio Absalomi.

14. Eta Dabidec erran cioten bere cerbitzari, Jerusalemen harequin cirenei: Jaiqui çaizte, ihes eguin deçagun; ez guinduque ecen Absalomen ganic itzurbideric; laster eguiçue atheratzera, beldurreceta ethorriric atzeman gaitzan, eta çorigaitza gure gainera erorraraz deçan, eta hiria jo ezpataren ahoaz.

15. Cerbitzariec erregueri erran cioten: Edocein gauça mana diaçagun gure erregue jaunac, gogotic betheco dugu guc, çure cerbitzariec.

16. Erregue ilki cen beraz oinez eta haren etche gucia ere. Erreguec utzi cituen hamar emaztequi ohaide etchearen çainceco.

17. Erregue oinez atheraturic Israel guciarequin baratu cen etchetic urrun.

18. Haren cerbitzari guciac ibilcen ciren haren aldean; Ceretharren eta Pheletharren andanac, eta Jethar guciac guerlari hazcarrac, sei ehun oinezco Jethic jarraiqui citaizcoenac, goaten ciren erregueren aitzinean.

19. Bada, erreguec erran cioen Ethai Jetharrari: Certaco heldu çare gurequin? itzul çaite, eta çaude erreguerequin, ceren arrotza baitzare eta çure lekutic atheratua.

20. Atzo ethorria çare, eta egun borchatua içanen çare gurequin atheratzera? ni ordean goanen naiz goan behar dudan toquira: itzul çaite, eta çure anaiac guibelerat eraman çatzu, eta Jaunac emanen darozquitzu urricalpena eta eguia, kar eta cintasun aguertu duçulacotz.

21. Ethaiec erregueri ihardetsi çaroen, cioelaric: Bici bedi Jauna, eta bici bedi ene erregue jauna! edocein toquitan içan çaite±en, ene erregue jauna, ala hilean, ala bician, çure cerbitzaria han içanen da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 15