Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 14:8-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Erreguec emaztequiari erran cioen Çoaz çure etcherat, eta nic manuac emanen ditut çuretzat.

9. Thecuar emaztequiac ihardetsi cioen: Erregue ene jauna, gaizquia ene gainean eta ene aitaren etchearen gainean içan bedi; bainan erregue eta bere tronua içan beitez garbi.

10. Eta erreguec erran çuen: Ene aitzinera erakar çaçu jaçarrico darotzuna, eta ez du guehiago eguinen çure uquitzera.

11. Emaztequiac erran çuen berriz Erregue orhoit bedi bere Jainco Jaunaz, odolaren asperceco ahaideac berha ez ditecen, eta ez deçaten hil ene semea. Erreguec ihardetsi çuen: Ala Jauna! lurrera ile bat ez baita çure semearen burutic erorico.

12. Emaztequiac erran çuen beraz: Çure nescatoac ene jaunari hitz bat erran ahal beço. Dabidec erran cioen: Minça çaite.

13. Erreguec atheratu du solas hori, eta nolaz populuaren contra asmatu du berce gauça hau, non bekatu eguiten baitu eta bereetaricaco iraicia bihurrarazten ez baitu?

14. Guciac hilcen gare, eta lurrean barraiatzen gare bihurcen ez diren urac beçala: Jaincoac ez du nahi arima bat gal dadien, bainan luçacor da, beldurrez arras gal dadien hastandua dena.

15. Orai ethorri naiz beraz, ene erregue jaunari populuaren aitzinean solas horren erratera. Eta çure nescatoac erran du Minçatuco natzaio erregueri, hea nolazbait erreguec eguinen duen bere nescatoaren errana.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 14