Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 14:20-32 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Solas hunen itchura itzul neçan, Joab çure cerbitzariac manatu darot hori: bainan çu, oi ene erregue jauna, Jaincoaren aingueruac duen beçala çuhurcia, çuhur çare gauça gucien aditzeco lurraren gainean.

21. Eta erreguec erran cioen Joabi: Jabalia naiz, eta onhetsi dut çure solasa; çoaz beraz eta itzularaz çaçu Absalom, ene semea.

22. Eta lurrerat ahuspez eroriric, Joabec adoratu çuen eta erregue benedicatu; eta Joabec erran çuen: Egun çure cerbitzariac eçagutu du, gracia aurkitu dudala çure aitzinean, ene erregue jauna; ecic onhetsi duçu çure cerbitzariaren hitza.

23. Joab jaiqui cen beraz, Jesurrera goan cen eta Jerusalemera erakarri çuen Absalom.

24. Bainan erreguec erran çuen: Bere etchera bihur bedi, eta ez beça ikus ene beguithartea. Hargatic Absalom itzuli cen bere etchera eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.

25. Bada Israel gucian etzen guiçon bat Absalom beçain ederra eta ongui irazquia cenic; oinetic bururaino etzen haren baithan errateco bakar bat.

26. Eta ileac mozten cituenean (urthean behin mozten cituen, ilaiac nekatzen çuelacotz), haren buruco ileec phisatzen çuten berrehun siclo, phisu eçagutura.

27. Bada, Absalomi sorthu citzaizcon hirur seme, eta alaba bat, Thamar deitzen cena eta irazqui ederrecoa.

28. Absalom egotu cen Jerusalemen bi urthe, eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.

29. Hargatic igorri çuen Joaben gana, hura bidalceco erregueren aitzinera. Joabec etzuen nahi içan goan Absalomen gana. Eta Absalomec igorri çuenean bigarren aldico Joaben gana, Joab etzitzaion goan nahi içan.

30. Absalomec erran cioten bere cerbitzariei: Badaquiçue, ene landaren aldean Joaben landa garagar-uzta duena: çoazte beraz eta su emoçue. Absalomen cerbitzariec su eman cioten beraz uztari. Eta Joaben cerbitzariac ethorriric, soinecoac hautsiric, erran çuten: Absalomen cerbitzariec erre dute landaren çathi bat.

31. Eta Joab jaiqui cen, eta ethorri cen Absalomen gana eta erran çuen: Cergatic çure cerbitzariec erre dute ene uzta?

32. Absalomec ihardetsi cioen Joabi: Bidali içan dut çure gana, othoiztuz ethor cintecen ni gana, çu igorceco erregueri eta hari errateco: Certaco ethorri naiz Jesurretic? hobe nuqueen han egonic; errequeitzen çaitut beraz ikus deçadan erregueren beguithartea. Baldin oraino orhoit bada ene gaizquiaz, hil beneça.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 14