Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 14:19-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Joaben escua ez othe da çurequin hautan orotan? Emaztequiac ihardetsi çuen eta erran: Arimaz eguia, ene erregue jauna, ez da ez escuin, ez ezquer ene erregue jaunari eman diozcadan hautaric orotaric; ecen çure cerbitzari Joabec berac manatu darot, eta berac eçarri ditu solas hauquiec guciac çure nescatoaren ahoan.

20. Solas hunen itchura itzul neçan, Joab çure cerbitzariac manatu darot hori: bainan çu, oi ene erregue jauna, Jaincoaren aingueruac duen beçala çuhurcia, çuhur çare gauça gucien aditzeco lurraren gainean.

21. Eta erreguec erran cioen Joabi: Jabalia naiz, eta onhetsi dut çure solasa; çoaz beraz eta itzularaz çaçu Absalom, ene semea.

22. Eta lurrerat ahuspez eroriric, Joabec adoratu çuen eta erregue benedicatu; eta Joabec erran çuen: Egun çure cerbitzariac eçagutu du, gracia aurkitu dudala çure aitzinean, ene erregue jauna; ecic onhetsi duçu çure cerbitzariaren hitza.

23. Joab jaiqui cen beraz, Jesurrera goan cen eta Jerusalemera erakarri çuen Absalom.

24. Bainan erreguec erran çuen: Bere etchera bihur bedi, eta ez beça ikus ene beguithartea. Hargatic Absalom itzuli cen bere etchera eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.

25. Bada Israel gucian etzen guiçon bat Absalom beçain ederra eta ongui irazquia cenic; oinetic bururaino etzen haren baithan errateco bakar bat.

26. Eta ileac mozten cituenean (urthean behin mozten cituen, ilaiac nekatzen çuelacotz), haren buruco ileec phisatzen çuten berrehun siclo, phisu eçagutura.

27. Bada, Absalomi sorthu citzaizcon hirur seme, eta alaba bat, Thamar deitzen cena eta irazqui ederrecoa.

28. Absalom egotu cen Jerusalemen bi urthe, eta etzuen ikusi erregueren beguithartea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 14