Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 14:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada, Joabec, Sarbiaren semeac, eçaguturic erregueren bihotza Absalomen alderat bihurtua cela,

2. Thecuara norbait igorri çuen eta handic erakarri çuen emaztequi çuhur bat; eta erran cioen: Eguiçu dolamenetan bacina beçala, jaunz çaçu doluco soina eta etzaitecela olioz gançu, aspaldian hil bat deithoratzen duen emaztequia iduri içan cedinçat.

3. Eta sar çaiteci erregueren aitzinera, eta minçatuco çaizquio hunelaco hitzetan. Eta Joabec ahoan eçarri ciozcan solasac.

4. Thecuar emaztequia sarthu cenean beraz erregueren gana, erori cen lurrera haren aitzinean, adoratu çuen eta erran cion: Erregue, beguira neçaçu.

5. Eta erreguec erran çaroen: Cer eguiteco duin? Hunec ihardetsi çuen: Ai! emaztequi alhargun bat naiz; ecen hil çait ene senharra.

6. Eta çure nescatoac bi seme cituen; elkarren artean samurtu dira landan, eta nihor etzen debeca cetzaqueenic; eta batec jo du bercea eta hil içan du.

7. Eta huna non çure nescatoaren contra jaiquiric, ahaidego guciac erran duen: Iguçu bere anaiaren jotzailea, bera hil deçagun hil duen anaiaren biciarençat, eta xahu deçagunçat premua. Eta bilhatzen dute guelditu çaitan inharraren hilcea, ecezta ditecen ene senharraren icena eta haren ondoregoa lurraren gainean.

8. Erreguec emaztequiari erran cioen Çoaz çure etcherat, eta nic manuac emanen ditut çuretzat.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 14