Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 13:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Haratic Amnon ohatu cen, eta hasi cen aleguia eri eguiten; eta erregue haren ikustera ethorri cenean Amnonec erran çaroen erregueri: Ene arreba Thamar, othoi, ethor bedi ene beguien aitzinean bi edarittoren eguitera, eta jatecoa haren escutic har deçadan.

7. Etchera Thamarren bilha igorri çuen beraz Dabidec, cioelaric: Çato çure anaia Amnonen etchera, eta xuxen çoçu jatecoa.

8. Thamar ethorri cen bere anaia Amnonen etchera. Hau ordean etzana çagoen. Thamarrec irina harturic, orhatu çuen eta urtharaciric, haren beguien aitzinean egosaraci cituen edariac.

9. Eta egosi çuena harturic, ixuri çuen eta Amnonen aitzinean eçarri. Amnonec etzuen hartu nahi içan, eta erran çuen: Ilkiaraz çatzue guciac hemendic. Eta ilkiaraci cituztenean guciac,

10. Amnonec erran çaroen Thamarri: Ekar çaçu jatecoa guelara, jan deçadan çure escutic. Thamarrec hartu cituen beraz eguin cituen edariac, eta guelara eraman ciozcan bere anaia Amnoni.

11. Eta jatecoa escaini cioenean, Amnon lothu citzaioen, eta erran cioen: Çato, ene arreba, etzan çaite enequin.

12. Hunec ihardetsi cioen: Ez beneçaçu borcha, ene anaia, ecen hori ez da Israelen cilhegui; ez eguin holaco çoroqueriaric.

13. Nic ecen ecin jasanen dut ene laidoa, eta çu Israelen içanen çare çoroen lerroco. Certaco hobequi etzare erregueri minçatzen, ez nau çuri ukatuco.

14. Etzituen ordean onhetsi nahi içan haren othoitzac, bainan indarca nausituz, borchatu çuen eta harequin etzan cen.

15. Eta Amnonec hastio içan çuen ecin-berceco higüinça batez, halai non higüinça ceintaz higüincen baitzuen orduan handiagoa baitzen aitzinean maithatzeco amodioa baino. Eta Amnonec erran cioen: Jaiqui hadi eta habil.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 13