Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 13:29-39 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Absalomen muthilec eguin çuten beraz Amnonen contra, Absalomec manatu cioeten beçala. Eta erregue seme guciac jaiquiric igan ciren cein bere mandoetara eta ihesari eman ciren.

30. Eta oraino bidean cihoacelaric, haro hau heldu citzaioen Dabidi: Absalomec hil ditu erregueren seme guciac, eta bat bakarra ere ez da guelditu.

31. Erregue jaiqui cen berehala, hautsi cituen bere soinecoac, eta erori cen ahuspez lurrera, eta harequin ciren cerbitzari guciec hautsi cituzten beren soinecoac.

32. Bainan Dabiden anaia Semaaren seme Jonadabec erran cioen: Erregue ene Jaunac ez beça uste içan erregue seme guciac hilac direla: Amnon da bakarric hila, ceren cen Absalomen ahoan guelditua, haren arreba Thamarri borcha eguin cioen egunetic.

33. Orai beraz erregue ene Jaunac ez beça elhe hori eçar bere bihotzaren gainean, erranez: Erregueren seme guciac hilac dira! ceren Amnon bakarric baita hila.

34. Bada, Absalomec ihes eguin çuen. Eta guardian çagoen muthilac beguiac alchatu cituen eta beguiratu çuen: eta hara non jende-mulço handi bat heldu cen mendi-macelaco bide ceiherraz.

35. Orduan Jonadabec erran cioen erregueri: Huna non diren erregueren semeac; çure cerbitzariac erran beçala guerthatu da.

36. Eta hura minçatzetic guelditu orduco, erregueren semeac ere aguertu ciren, eta sarcean oihuz eta nigarrez hasi ciren; erreguec ere eta haren cerbitzari guciec nigar eguin çuten marrasca guciz handitan.

37. Bada, ihes eguinic Absalom goan cen Amiuden seme Tholomai, Jesurreco erregue gana. Eta Dabidec egun oroz deithoratu çuen bere semea.

38. Absalom, berriz, ihes eguin eta Jesurrera goan ondoan, han egotu cen hirur urthez.

39. Eta erregue Dabid baratu cen haren ondotic ibilcetic, ceren goçatu baitzaroen Amnonen heriotzeco mina.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 13