Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 13:21-37 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Dabid erregueac aditu çuenean hori, atsecabe handia hartu çuen, eta etzuen atsecaberic nahi içan eçarri Amnonen izpirituan, xitqui maite baitzuen eta bere seme çaharrena çuelacotz.

22. Bada, Absalomec etzioen ez ongui, ez gaizqui, deusere aiphatu Amnoni; ecen Absalomec Amnoni herracunde çaducon borchatu çuelacotz Thamar haren arreba.

23. Bada, handic bi urtheren buruan guerthatu cen Absalomen ardiac mozten cituztela Baalhasorren, ceina baita Efraimgo ondoan; eta Absalomec deithu cituen erregueren Seme guciac.

24. Eta ethorri cen erregueren gana, eta erran cioen: Huna çure cerbitzariaren ardiac mozten direla; erregue bethor, othoi, bere cerbitzariequin bere cerbitzariaren gana.

25. Erreguec ihardetsi cioen Absalomi: Ene semea, ez beçaçu othoitzic eguin ethor gaitecen guciac, eta çure bizcar içan gaitecen. Bainan nola Absalomec herchatzen baitzuen, eta ez baitzen nahi içan goan, benedicatu çuen.

26. Eta Absalomec erran cioen: Baldin ez baduçu ethorri nahi, bederen ene anaia Amnon ethor bedi, othoi, gurequin. Eta erreguec ihardetsi cioen: Ez da goan dadien premiaric.

27. Beraz Absalomec herchatu çuen, eta Dabidec utzi cituen harequin Amnon eta erregue seme guciac. Eta Absalomec eman çuen barazcari bat, erregue barazcaria beçalacoa.

28. Bada, Absalomec manatuac cituen bere muthilac, erraten çuelaric: Beguia iducaçue noiz arnoac atzemanen duen Amnon, eta nic erranen darotzuetan: Jo çaçue eta hil. Ez içan beldurric, ecen nic darotzuet manatzen: har çaçue indar eta içan çaizte guiçon bihozdunac.

29. Absalomen muthilec eguin çuten beraz Amnonen contra, Absalomec manatu cioeten beçala. Eta erregue seme guciac jaiquiric igan ciren cein bere mandoetara eta ihesari eman ciren.

30. Eta oraino bidean cihoacelaric, haro hau heldu citzaioen Dabidi: Absalomec hil ditu erregueren seme guciac, eta bat bakarra ere ez da guelditu.

31. Erregue jaiqui cen berehala, hautsi cituen bere soinecoac, eta erori cen ahuspez lurrera, eta harequin ciren cerbitzari guciec hautsi cituzten beren soinecoac.

32. Bainan Dabiden anaia Semaaren seme Jonadabec erran cioen: Erregue ene Jaunac ez beça uste içan erregue seme guciac hilac direla: Amnon da bakarric hila, ceren cen Absalomen ahoan guelditua, haren arreba Thamarri borcha eguin cioen egunetic.

33. Orai beraz erregue ene Jaunac ez beça elhe hori eçar bere bihotzaren gainean, erranez: Erregueren seme guciac hilac dira! ceren Amnon bakarric baita hila.

34. Bada, Absalomec ihes eguin çuen. Eta guardian çagoen muthilac beguiac alchatu cituen eta beguiratu çuen: eta hara non jende-mulço handi bat heldu cen mendi-macelaco bide ceiherraz.

35. Orduan Jonadabec erran cioen erregueri: Huna non diren erregueren semeac; çure cerbitzariac erran beçala guerthatu da.

36. Eta hura minçatzetic guelditu orduco, erregueren semeac ere aguertu ciren, eta sarcean oihuz eta nigarrez hasi ciren; erreguec ere eta haren cerbitzari guciec nigar eguin çuten marrasca guciz handitan.

37. Bada, ihes eguinic Absalom goan cen Amiuden seme Tholomai, Jesurreco erregue gana. Eta Dabidec egun oroz deithoratu çuen bere semea.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 13