Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 13:16-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Thamarrec ihardetsi cioen: Ni iraiciz orai eguiten duçun gaizquia handiagoa da aitzinean eguin duçuna baino. Eta etzuen aditu nahi içan;

17. Bainan deithuric bere cerbitzuco muthila, erran cioen: Emac hori ene ganic camporat, eta athea hersoc guibeletic.

18. Thamar jauncia cen soineco luce batez, ecen halacoac erabilcen cituzten erregueren alaba doncella cirenec. Amnonen muthilac camporat eman çuen beraz, eta athea hersi cioen guibeletic.

19. Thamarrec burua hautsez estali çuen; bere soineco lucea phorrocaturic, eta escuac buruaren gainean eçarriric, bacihoan izcolaca.

20. Bada, Absalom bere anaiac erran cioen: Cer? Amnon, çure anaia, etzan da çurequin? Bainan orai, arreba, ixil çaite, çure anaia da: horren gatic ez beçaçu atsecabetan eçar çure bihotza. Hamar egotu cen beraz bere anaia Absalomen etchean hiraduraz iharcen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 13