Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 13:14-18 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Etzituen ordean onhetsi nahi içan haren othoitzac, bainan indarca nausituz, borchatu çuen eta harequin etzan cen.

15. Eta Amnonec hastio içan çuen ecin-berceco higüinça batez, halai non higüinça ceintaz higüincen baitzuen orduan handiagoa baitzen aitzinean maithatzeco amodioa baino. Eta Amnonec erran cioen: Jaiqui hadi eta habil.

16. Thamarrec ihardetsi cioen: Ni iraiciz orai eguiten duçun gaizquia handiagoa da aitzinean eguin duçuna baino. Eta etzuen aditu nahi içan;

17. Bainan deithuric bere cerbitzuco muthila, erran cioen: Emac hori ene ganic camporat, eta athea hersoc guibeletic.

18. Thamar jauncia cen soineco luce batez, ecen halacoac erabilcen cituzten erregueren alaba doncella cirenec. Amnonen muthilac camporat eman çuen beraz, eta athea hersi cioen guibeletic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 13