Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 13:10-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Amnonec erran çaroen Thamarri: Ekar çaçu jatecoa guelara, jan deçadan çure escutic. Thamarrec hartu cituen beraz eguin cituen edariac, eta guelara eraman ciozcan bere anaia Amnoni.

11. Eta jatecoa escaini cioenean, Amnon lothu citzaioen, eta erran cioen: Çato, ene arreba, etzan çaite enequin.

12. Hunec ihardetsi cioen: Ez beneçaçu borcha, ene anaia, ecen hori ez da Israelen cilhegui; ez eguin holaco çoroqueriaric.

13. Nic ecen ecin jasanen dut ene laidoa, eta çu Israelen içanen çare çoroen lerroco. Certaco hobequi etzare erregueri minçatzen, ez nau çuri ukatuco.

14. Etzituen ordean onhetsi nahi içan haren othoitzac, bainan indarca nausituz, borchatu çuen eta harequin etzan cen.

15. Eta Amnonec hastio içan çuen ecin-berceco higüinça batez, halai non higüinça ceintaz higüincen baitzuen orduan handiagoa baitzen aitzinean maithatzeco amodioa baino. Eta Amnonec erran cioen: Jaiqui hadi eta habil.

16. Thamarrec ihardetsi cioen: Ni iraiciz orai eguiten duçun gaizquia handiagoa da aitzinean eguin duçuna baino. Eta etzuen aditu nahi içan;

17. Bainan deithuric bere cerbitzuco muthila, erran cioen: Emac hori ene ganic camporat, eta athea hersoc guibeletic.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 13