Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 12:9-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Certaco beraz erdeinatu duçu Jaunaren hitza, ene aitzinean eguiteco gaizquia? Ezpataz jo duçu Urias Hethearra, haren emaztea çure emaztetzat hartu duçu, eta bere hil duçu Amonen semeen ezpatarequin.

10. Hori delacotz, ezpatac ez du behinere çure etchetic guibel eguinen, ceren nauçun erdeinatu, eta Urias Hethearraren emaztea hartu duçulacotz çure emazte içateco.

11. Hau dio beraz Jaunac: Huna non çure gainera çure etchetic eraiquiren dudan gaitza, eta çure beguien azpiac hartuco ditut çure emazteac eta berce bati emanen, eta harec iguzqui hunen arguitan hequiequin lo eguinen du.

12. Çu ecic gordeca haritu çare, nic ordean gauça hori eguinen dut Israel guciaren aitzinean eta iguzquiaren aitzinean.

13. Eta Dabidec erran çaroen Nathani: Jaunaren contra eguin dut bekatu. Nathanec ihardetsi çaroen: Jaunac halaber aldaratu du çure bekatua: etzare hilen.

14. Hargatic, ceren Jaunaren etsaiac burhoca hariaraci ditutzun eguitate horren bidez, heriotzez hilen da sorthu çaitzun semea.

15. Eta Nathan itzuli cen bere etcherat. Hala-hala Jaunac jo çuen Dabidec Uriasen emaztea ganic içatu çuen semea, eta etsitua içan cen.

16. Dabidec Jauna othoiztu çuen haurttoarençat; barur eguin çuen, eta leku berecera sarthuric, lurrera arthiqui çuen bere burua.

17. Haren etcheco çaharrenac ethorri citzaizcon, herchatzen çutelaric lurretic jaiquitzera: etzuen nahi içan, eta etzuen hequiequin hazcurriric hartu.

18. Bada, çazpigarren egunean haurra ethorri cen hilcera; eta Dabiden cerbitzariac lotsa ciren haurra hil celaco berriaren ematera; ecic erran çuten: Huna haurra bici celaric oraino, minçatzen guinarozquien eta gure solasa etzuen ençuten: cembatez guehiago ez da atsecabeztaturen, erraten badiogu: Haurra hila da?

19. Beraz Dabidec bere cerbitzariac ikusi cituenean ahapetic minçatzen, eçagutu çuen haurttoa hila cela; eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Hil da haurra? Hauquiec ihardets çaroeten: Hil da.

20. Dabid jaiqui cen beraz lurretic, garbitu eta gançutu cen; eta soinecoa aldaturic, sarthu cen Jaunaren etchean; adoratu çuen eta ethorri cen bere etchera, eta galdatu çuen oguia aitzinera eman ceçoten, eta jan çuen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 12