Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 12:5-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Dabidec, guiçon harençat hats gaixtoan hasarreturic, erran çaroen Nathani: Ala Jauna! guiçon hori herioaren seme baita.

6. Ardi batençat lau bihurtuco ditu ceren eguin duen lan hori, eta ez da guphidetsia içanen.

7. Orduan Nathanec Dabidi erran çaroen: Çu çare guiçon hura. Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Israelen gainean erregue gançutu çaitut, eta nic atheratu çaitut Saulen escuetaric;

8. Eman darozquitzut çure nausiaren etchea eta çure nausiaren emazteac escuetara, eta eman darotzut Israelgo eta Judaco etchea; eta horiec guti badira, berhatuco darozquitzut hainitz handiagoac.

9. Certaco beraz erdeinatu duçu Jaunaren hitza, ene aitzinean eguiteco gaizquia? Ezpataz jo duçu Urias Hethearra, haren emaztea çure emaztetzat hartu duçu, eta bere hil duçu Amonen semeen ezpatarequin.

10. Hori delacotz, ezpatac ez du behinere çure etchetic guibel eguinen, ceren nauçun erdeinatu, eta Urias Hethearraren emaztea hartu duçulacotz çure emazte içateco.

11. Hau dio beraz Jaunac: Huna non çure gainera çure etchetic eraiquiren dudan gaitza, eta çure beguien azpiac hartuco ditut çure emazteac eta berce bati emanen, eta harec iguzqui hunen arguitan hequiequin lo eguinen du.

12. Çu ecic gordeca haritu çare, nic ordean gauça hori eguinen dut Israel guciaren aitzinean eta iguzquiaren aitzinean.

13. Eta Dabidec erran çaroen Nathani: Jaunaren contra eguin dut bekatu. Nathanec ihardetsi çaroen: Jaunac halaber aldaratu du çure bekatua: etzare hilen.

14. Hargatic, ceren Jaunaren etsaiac burhoca hariaraci ditutzun eguitate horren bidez, heriotzez hilen da sorthu çaitzun semea.

15. Eta Nathan itzuli cen bere etcherat. Hala-hala Jaunac jo çuen Dabidec Uriasen emaztea ganic içatu çuen semea, eta etsitua içan cen.

16. Dabidec Jauna othoiztu çuen haurttoarençat; barur eguin çuen, eta leku berecera sarthuric, lurrera arthiqui çuen bere burua.

17. Haren etcheco çaharrenac ethorri citzaizcon, herchatzen çutelaric lurretic jaiquitzera: etzuen nahi içan, eta etzuen hequiequin hazcurriric hartu.

18. Bada, çazpigarren egunean haurra ethorri cen hilcera; eta Dabiden cerbitzariac lotsa ciren haurra hil celaco berriaren ematera; ecic erran çuten: Huna haurra bici celaric oraino, minçatzen guinarozquien eta gure solasa etzuen ençuten: cembatez guehiago ez da atsecabeztaturen, erraten badiogu: Haurra hila da?

19. Beraz Dabidec bere cerbitzariac ikusi cituenean ahapetic minçatzen, eçagutu çuen haurttoa hila cela; eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Hil da haurra? Hauquiec ihardets çaroeten: Hil da.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 12