Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 12:12-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Çu ecic gordeca haritu çare, nic ordean gauça hori eguinen dut Israel guciaren aitzinean eta iguzquiaren aitzinean.

13. Eta Dabidec erran çaroen Nathani: Jaunaren contra eguin dut bekatu. Nathanec ihardetsi çaroen: Jaunac halaber aldaratu du çure bekatua: etzare hilen.

14. Hargatic, ceren Jaunaren etsaiac burhoca hariaraci ditutzun eguitate horren bidez, heriotzez hilen da sorthu çaitzun semea.

15. Eta Nathan itzuli cen bere etcherat. Hala-hala Jaunac jo çuen Dabidec Uriasen emaztea ganic içatu çuen semea, eta etsitua içan cen.

16. Dabidec Jauna othoiztu çuen haurttoarençat; barur eguin çuen, eta leku berecera sarthuric, lurrera arthiqui çuen bere burua.

17. Haren etcheco çaharrenac ethorri citzaizcon, herchatzen çutelaric lurretic jaiquitzera: etzuen nahi içan, eta etzuen hequiequin hazcurriric hartu.

18. Bada, çazpigarren egunean haurra ethorri cen hilcera; eta Dabiden cerbitzariac lotsa ciren haurra hil celaco berriaren ematera; ecic erran çuten: Huna haurra bici celaric oraino, minçatzen guinarozquien eta gure solasa etzuen ençuten: cembatez guehiago ez da atsecabeztaturen, erraten badiogu: Haurra hila da?

19. Beraz Dabidec bere cerbitzariac ikusi cituenean ahapetic minçatzen, eçagutu çuen haurttoa hila cela; eta bere cerbitzariei erran çaroeten: Hil da haurra? Hauquiec ihardets çaroeten: Hil da.

20. Dabid jaiqui cen beraz lurretic, garbitu eta gançutu cen; eta soinecoa aldaturic, sarthu cen Jaunaren etchean; adoratu çuen eta ethorri cen bere etchera, eta galdatu çuen oguia aitzinera eman ceçoten, eta jan çuen.

21. Bada, bere cerbitzariec erran çaroeten: Nondic heldu da çuc eguiten duçuna? Haurraren gatic, oraino bici cenean, barur eguin duçu eta nigarrez cinauden; berriz, haurra hil ondoan, jaiqui çare eta oguia jan duçu.

22. Dabidec ihardetsi çuen: Haurraren gatic, bici celaric oraino barur eta nigar eguin dut; erraten nuen ecic: Norc daqui hea Jaunac emanen darotan eta biciric gueldituco den haurra?

23. Bainan orai hila denaz gueroztic, certaco eguin barur? Bicira bihurraracico ahal othe dut? lehenago ni goanen naiz haren gana; bainan hura ez da ene gana itzulico.

24. Eta Dabidec goçacari eman cioen bere emazte Bethsabeeri; sarthu cen haren gana eta harequin lo eguin çuen. Bethsabee seme batez erdi cen, eta icena eman çaroen Salomon, eta Jaunac maithatu çuen hura.

25. Eta Dabidi igorri çaroen Nathan profeta, eta haurra deithu çuen Maithagarri Jaunari, Jaunac maite çuelacotz.

26. Bada, Joabec guducatzen çuen Errabath Amonen semeena, eta sethiatzen çuen erregue-hiria.

27. Eta Joabec Dabidi igorri ciozcan berriquetariac, cioelaric: Gudu eguin dut Errabathen contra, eta Uretaco hiria hartu hurrana da.

28. Orai beraz bil çaçu populuaren gaineracoa, eta sethia çaçu hiria eta har çaçu; beldurrez-eta nic xahutzen badut hiria, garhaicia ene icenean ekarria içan dadien.

29. Hargatic Dabidec bildu çuen populu gucia, eta goan cen Errabathen contra; eta guducatu ondoan, hartu çuen.

30. Amontarren erregueren burutic hartu çuen diadema, ceinac baitzuen urhezco talendu baten phisua, eta baitzituen harri baliosenetaric, eta eçarria içan cen Dabiden buruan. Eta halaber hiritic eraman çuen harrapaquin guciz handia.

31. Hango jendeac ere ilkiaraciric, cerraz ebacaraci cituen, orga burdinaztatuac iraganaraci ciozcaten gainetic, canibetez phuscacatu, eta adrailu-labe batera arthiqui cituen: hola eguin çaroeten Amonen semeen hiri guciei. Eta Dabid eta armada gucia Jerusalemera bihurtu ciren.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 12