Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 12:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jaunac igorri çaroen beraz Dabidi Nathan; eta Nathan Dabiden gana ethorri cenean, erran çaroen: Bi guiçon baciren hiri batean, bat aberatsa, eta bercea beharra.

2. Aberatsac bacituen hainitz ardi eta idi.

3. Beharrac, berriz, etzuen deusere ardi ttipetto bat baicic, erosi eta hazten çuena, eta haren etchean haren semeequin handitu cena, haren oguitic janez, haren edateco uncitic edanez eta haren bulharrean lo eguinez; eta alaba beçala çuen.

4. Bada, aberatsari norbait arrotzic ethorri citzaioen batez, hunec bere ardietaric eta idietaric harceco guphidez, ethorri citzaioen arrotzari barazcariaren emateco, hartu çuen guiçon beharraren ardia, eta jatecoac xuxendu ciozquien ethorri citzaioen guiçonari.

5. Dabidec, guiçon harençat hats gaixtoan hasarreturic, erran çaroen Nathani: Ala Jauna! guiçon hori herioaren seme baita.

6. Ardi batençat lau bihurtuco ditu ceren eguin duen lan hori, eta ez da guphidetsia içanen.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 12