Itun Zaharra

Itun Berria

2 Erregueac 11:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Eta bere etchera bihurtu cen içorra guerthaturic. Eta berria bidali çaroen Dabidi, eta erran çuen: Içorra guerthatu naiz.

6. Bada, Dabidec norbait igorri çuen Joaben gana, cioelaric: Bidal diçadaçu Urias Hethearra. Eta Joabec Urias igorri çaroen Dabidi.

7. Eta Urias ethorri cen Dabiden gana. Dabidec galdatu çaroen hea ongui ciren Joab eta populua eta nola cihoan guerla.

8. Eta Dabidec erran çaroen Uriasi: Çoaci çure etchera eta garbi çatzu çangoac. Urias ilki cen erregueren etchetic, eta ondotic igorria içan citzaioen erregueren jatecotic.

9. Bainan Uriasec erregueren jaureguico athe aitzinean lo eguin çuen bere nausiaren berce cerbitzariequin, eta etzen goan bere etchera.

10. Eta berria ekarri çaroeten Dabidi, ciotelaric: Urias ez da bere etchean içatu. Eta Dabidec Uriasi erran çaroen: Etzare bidetic heldu? certaco etzare goan çure etchera?

11. Uriasec ihardetsi çaroen Dabidi: Jaunaren arka, eta Israel, eta Juda olhetan daudeci, eta Joab ene nausia, eta ene jaunaren cerbitzariac lurraren gainean egoten dira; eta ni sarthuco naiz ene etchera jatera eta edatera; eta lo eguinen dut ene emaztearequin? çure biciaz eta çure arimaco biciaz, ez dut holacoric eguinen.

12. Dabidec erran çaroen beraz Uriasi: Çaude hemen egun ere, eta bihar igorrico çaitut. Uriasec egun hura eta biharamuna eman cituen Jerusalemen.

13. Dabidec deithu çuen bere aitzinean jatera eta edatera, eta hordiaraci çuen. Arratsean ilkiric, Uriasec bere ohean lo eguin çuen bere jaunaren berce cerbitzariequin, eta etzen bere etchean sarthu.

14. Goiça ethorri cen beraz, eta Dabidec gutun bat eguin cioeten Joabi, eta Uriasen escuz igorri çuen,

15. Gutunean iscribatzen çuelaric: Eçar çaçue Urias guerlan, gudua hazcarrenic den toquian, eta han utz çaçue, joa içanic hil dadiençat.

16. Beraz Joabec hiria sethioan çaducalaric, Urias eçarri çuen non-ere baitzaquien cirela guiçonic borthitzenac.

Irakurri kapitulu osoa 2 Erregueac 11